2012/11/26

POST PROGRAMA Azken sarrera bezela, irakasgaiaren programa bat lantzea proposatu digu irakasleak. Berak esan bezala, interesgarria suertatuko da, izan ere, talde bakoitzak bere ikuspuntua izango baitu. Programa nolakoa den azaltzeko, kontzeptu mapa txiki bat egitea pesntsatu dugu. bisualagoa izango delako eta ulerterrazagoa.


12. saioa: AZKEN HAUSNARKETA

Azaroaren 26a, irakasgai honetako azken klasea. Blogak bukatu behar dira: egunerokoak bukatu behar dira, post-programa egin behar da eta beste taldeek egindako lana ebaluatu behar da.

Gu irailean blog honekin hasi ginenean oso galdurik sentitu ginela aitortu behar dugu. Taldekideok lehenago inoiz ez genuen blog bat idatzi. Laister ikasi genuen nola sortzen ziren orriak, linkak eta bideoak nola sartu e.a.

Ikasgai honetako gure burukomin handiena segituan etorri zen. Talde bakoitzak gai batzuk landu behar zituen. Guri ondorengoa egitea tokatu zitzaigun:
  • Komikiak egiteko Pixton programa trasteatu.
  • TIKetik TAKera mugimendua zer den ikusi.
  • Taldeko fitxan gure puntu fuertea sormena zela esan genuenez IKT eta artearen inguruko harremana landu behar genuen. 
Lan mordoa egiteko eta nondik hasi ez genekiela egon ginen pare bat astez. Gauza larregi genituen denen artean loturak egin behar izateko: Pixton, TIK-TAK eta Artea. Ez genuen ulertzen prozesuaren azkenenean sortu behar genuen esperientzia hori nola egin.Azkenean, irakaslearen laguntzarekin, beste blog batzuk ikusiz eta informazioa bilatuz tunelaren beste aldean argia ikusi genuen. Hiru kontzeptuen arteko loturak egitea lortu genuen esperientzia ezberdinak sortuz: Arte klase baterako balio dezakeen Excel joko bat, Pixtonekin eginiko komiki labur bat eta baliabide ezberdinak erabiliz eginiko bideo bat.

Ikasgai honetan baliabide berri pila bat ikasteko aukera izan dugu eta ezagutzen genituen batzuei ateratzen diegun etekina baino handiagoa atera ahal zaiela ikasi dugu.

Ikasgaian atera dugun ondorio nagusia IKTei ematen zaien erabilerari ematen diogun baino garrantzi handiagoa eman behar diogula da. Bizi garen gizarte honetan teknologiaz inguraturik gaude eta Hezkuntza ere errealitate honetara egokitu behar da. Gure bizitzaren, denbora asko igarotzen dugu telebista edo ordenagailu aurrean, mugikorrarekin edo bideo jokoekin. Gure denbora librearen zati handi bat teknologiari loturi dago. Jendearekin dugun harremanaren zati handi bat era birtual batean ematen da. Kontzientzia hartu behar dugu honek dakartzan ondorioez. Honela jarraituz gero etorkizunean teknologiak jan egingo gaitu eta ez gara gai izango jendearekin aurrez aurre komunikatzeko. IKTak era arduratsu eta kritiko batean erabiltzen ikasi behar dugu bai haur eta baita nagusiok ere eta lan honetan Hezkuntzak badu zer esana. Teknologia berriek gazteengan duten presentziaz baliaturik Hezkuntzak hauek erabili beharko lituzke bere ikasgaietan. Ezin dira gaiak txapa emanez azaldu, IKTek gaiak era dinamiko batean emateko aukera ematen dute eta Hezkuntza honetaz baliatu behar da.

Bukatzeko, hona hemen gaur Berria egunkarian gai honi buruz agertutako artikulu bat:

http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-12-02/037/001/pantailari_etengabe_lotuta.htm

Laburbilduz, irakasgai honetan gauza pila bat ikasi ditugu honetarako lan handia egin dugularik eta IKTein inguruan hausnarketarako aukera ere izan dugu.

11. saioa

Azaroak 19. modulu astea. Talde bakoitza bere modulu lana egiten aritu da.

10. saioa

Azaroaren 12a. Taldeek beren bloga aurkezten jarraitu dute.

1. taldeak bloga aurkeztu zuen. Lehenik Infografia zer den azaldu zuten. Informazioa biltzeko balio du, egunkari artikuluak idazteko e.a. Ondoren Eduglogster-az aritu ziren. Kartel eta posterrak egiteko balio du. Hori bai, online bakarrik erabil daiteke. Azkenik, Wordle zer den azaldu zuten. Hitz multzoak konbinatuz sloganak e.a. egiteko balio du.

 2. taldea gurea izan zen. Aurkezpena nahiko ongi atera zitzaigula esan daiteke. Hona hemen aurkezpenean erabilitako materiala.


Excel jokoa:



Guk sortutako bideoa:


Pixton-ekin sortutako komikia:

3. taldeak gelako beste blog guztien eboluzioa jarraitu du. Hau bideo batean ikusteko aukera izan genuen. Hona hemen beraien blog-a:
Talde honek Sekuentzia Didaktiko bat egin dute 'Teknologia Berriak Lehen Hezkuntzan' deiturikoa. Azalpen honetan interesgarria izan zen Ingurune ikasgairako aurkeztu ziguten web-a: www.sterra.net/es/.

2012/11/10

9. saioa

Azaroaren 5a. Taldeak beraien blog-ak aurkezten hasi dira.

1. taldeak <a href="http://kenpaa4.blogspot.com.es/"></a> bloga aurkeztu digu. Honakoei buruz aritu dira:

  • Sare sozialak: existitzen diren mota ezberdinak, hezkuntzan erabili behar diren ala ez...
  • Wikiak.
  • Dropbox: fitxategiak gordetzeko lekua.
  • Blog-ak.
Interesgarria iruditu zaigu ezagutzen ez genituen gauza askori buruz aritu direlako.

2. taldeak http://xaitaioi.blogspot.com.es/ blog-a aurkeztu du. Honi buruz hitz egin dute:

  • Kulturmapp: mobilerako gida birtuala.
  • Eskola 2.0.
  • Mugikorrak eskolan: zein adinekin sartu ikasleak IKT-etan
  • Blogak eskolan.

Hau ere interesgarria iruditu zaigu. Ezagutzen ez genituen aplikazio batzuen berri eman digute eta hausnarketarako pare bat gai atera dira. Gainera urte batzuk barru teknologiak gure gizartea nola menperatuko duen adierazten duen bideo bat jarri digute.

Azken taldeak http://laurokbat.blogspot.com.es/ blog-a aurkeztu du. Honakoari buruz aritu dira:

  • Power Point: aurkezpena bideo baten bidez egin dute. Hemen Javier Abad eta Ken Robinson aipatu dituzte.
  • Prezi
  • Arbel digitala.
Interesgarria izan da. Power  Pointa erabili arren gauza pila bat egin daitezkeela ikasi dugu. Aplikazio berriak ezagutzeko eta arbela digitala erabiltzeko aukera izan dugu.

Orokorrean aurkezpenak interesgarriak izan dira gauza berriak ikasteko aukera izan dugulako.

8. saioa

Urriak 29, 8. klasea. Irakaslea ez zen klasera etorri eta aurkezpen eguna hurbiltzen ari dela ikusirik orainarte egindakoa birpasatu genuen zer geratzen zen ikusteko. Sarrera batzuetan etiketak sartzea falta zen, interneten bilatu dugun informazioa PDFak e.a. gure blogean nola txertatu zitezkeen begiratu, EXcel-a zer den azaldu, jokoa bukatu eta sormena eta artea lotzen dituen bideoa egin. Klasea egindako lana birpasatzen eta bukatzeko zeudenak bukatzen eman genuen.

2012/10/29

7. saioa

Pasa den astean, urriaren 22an, IKT-ko 7. saioa izan genuen. Nahiz eta hasieran pixka bat galduta egon, bagoaz pixkanaka gaiak eta zereginak argitzen.

Esan beharra dago gaurko saioa nahiko eraginkorra izan dela. Egin beharrekoaren ideia badaukagu buruan, eta taldekide bakoitzak lan ezberdinak egiten aritu da praktika osoan zehar.

Alde batetik, artearen aldetik, hezkuntza artistikoaren inguruan aritu gara informazio bila. Interneten trasteatzen ibili ondoren, gauza interesgarriak aurkitu ditugu. Bertan hainbat baliabide artistiko aurkitu ditugu hezkuntzan eta eskolan erabiltzeko, eta hauen bidez hezteko.

Hauek guztiak honako link-an topatu ditzakezue: KLIK

Ideia hau oso garrantzitsua iruditu zaigu, irakasteko aukera polita delako, eta haurrek ikasten duten bitartean, aldi berean ondo pasa dezaketelako, modu dinamiko eta agian eraginkor batean, kreatibitatea bultzatuz.



Bestalde, "TIC eta TAC"-en inguruan ere jarraitu dugu informazioa bilatzen eta hainbat jarduera burutu ditugu. Hasteko, "pixton" programaren erabilera sakonduz, jarraitu dugu egin behar dugun gai honi buruzko ideiak ematen, eta komiki bat egin dugu honen guztiaren laburpena islatzen duena.


Azkenik, "TAC"-aren argibide gisa, teknologiaren bitartez hezteko, Excel-en irudi eta musikarekin egindako joku antzeko bat sortu dugu. Honen bitartez, eraikin, margolan, musika eta hainbat elementu artistikoren izena eta egilea ikastea posible egiten da liburuen aurrean egotearen beharra izan gabe.

 Klasearen bukaeran, "la educacion prohibida" pelikularen zati bat ikusi genuen. Hona hemen pelikula honen link-a: http://www.educacionprohibida.com/pelicula/que/

Amaitzeko, hitz magikoak: wikia, psikologia, aldaketa, tic-tac, sare sozialak, PPT, dinamikoa, erlajazioa, logurie, lehiaketa, Pixton, ideiak, logurea, tximeleta, por fin, ausardia, pedagogia, etiketa, ekarpena.