2012/09/24

2. saioa

Irailaren 17an, bigarren klase eguna izan genuen. Egun honetarako talde bakoitzak fitxa egina ekarri behar zuen. Honi, hausnarketa txiki bat gehitu genion IKTei buruz dugun ezagutzaren inguruan, zer nolako tresnak erabiltzen ditugun, zertarako erabiltzen ditugun, eta abar.

Ondoren, talde bakoitzak bere burua aurkeztu zuen gelakideen aurrean fitxan jarritakoa eta hausnarketa komentatuz.

Azkenik, irakasleak blog bat nola sortu azaldu zigun. Horretarako blog batek dituen atalak, diseinua, etiketak, irudiak eta bideoak nola txertatu eta abar azaldu zigun. Oinarrizko ezagupen hauek ikusi ondoren, talde bakoitzak bere bloga egiteari ekin zion.


2012/09/23

1. saioa

Irailaren 10ean lehen klase eguna izan genuen. Klase horretan irakasleak bere burua aurkeztu eta ikasgai honen nondik norakoak azaldu zizkigun. Berak idatzitako blogean agertzen diren gauzei buruzko azalpena eman zigun informazio guztia hemen izango baitugu.

Ondoren, lanean hasi aurretik indarrak hartzeko kantu bat jarri zigun eta guk zutik begiak itxita kantua entzun genuen.



"Musika entzunez gelatik irtengo gara". 

Kantuak emandako energia positiboaz baliatuz ikasgaian lanak egiteko taldeak osatu genituen eta lehen ariketa egiteari ekin genion. Bakoitzak ikasketarako dituen bost erresistentzi eta bost balore aukeratu behar izan zituen zerrenda batetik eta ondoren bost hoietatik erresistentzia eta balore batekin geratu behar zen.

Klasea bukatzeko irakasleak taldeko fitxa bat egin behar genuela esan zigun eta guk hautatutako erresistentzia eta balorea hor jarri behar genituela.