IKT Baliabideak

Gure blogari itxura polita eta egokia emateko hainbat bideo, argazki, irudi... erabili ditugu. Horretarako, nolabaiteko programa eta ezagutzez baliatu behar izan gara. Baliabide nagusia interneta izan da, hemen aurkitu ditugu behar izan ditugun bideo, irudi eta argazkiak, baita programa eta teknikak ere.

Itxura polita emateaz gainera, gure bloga ibilbide eta helburu zehatz batekin sortu dugu. Gure lana IKTak artearekin erlazionatzea da; hauen bien arteko elkarreraginak dakartzan onurak, erraztasunak... gure blogean isladatzeko. Lan hau burutzeko interneteko hainbat txokotan ibili gara informazioa topatzen eta ahal den heinean gure proiektuan sartzen. Bide honetan goazen heinean, zenbait baliabide erabili ditugu.

Hauen artean Pixton programa izan da artearekin erlazionatu duguna. Pixtona komikiak egitean datza. Hau da, bertan komiki bat diseinatu dezakegu, nahi dugun ingurunea aukeratzetik, pertsonaiei mugmendu konkretuak emanez eta hitz egitera heldu arte. Programa honekin pare bat proiektu egin ditugu eta honen erabileraz jabetu gara. Proiektu hauetako bat link honetan aurkituko duzue: http://www.pixton.com/es/comic/jb0gxws4

Programa honi buruzko informazio gehiago ARTEA ETA IKT atalean aurkitu duzue.

EXCEL-a


IKTak, artea eta hezkuntza lotzeko asmoz Excel-a erabiliz joku bat egitea okurritu zaigu gero ariketa bezala erabili ahal izateko.

Bertan monumentu, margolan e.a.en irudiak jarri eta berari buruzko galdera bat egiten da. Ikasleak interneten informazioa bilatuz galderak erantzun beharko ditu. Erantzuna jartzean jokoak ongi erantzun duen edo ez esaten dio.

Ariketa mota hau adibidez arteko klase batean planteiatu daiteke. Lehenik klase teorikoa eman daiteke monumentuak e.a. ikasteko eta ondoren ariketa hau egin daiteke klaseak hain aspergarriak ez izateko.

Honelako joko bat egiteko honako pausu hauek jarraitu ditugu:

  1. Gaia aukeratu. Gure kasuan artearekin zerikusia duten gauzak da aukeraturiko gaia.
  2. Erabiliko diren irudiak eta egingo diren galderak aukeratu.
  3. Ematen den erantzunaren arabera ongi edo gaizki egin den esaten duen formulak idatzi.
  4. Idazteko laukiak babestu. Eskuineko botoia sakatuz 'Formato de celdas' atalean egiten da.
  5. Orri osoa babestu. (Herramientas -> Proteger)
4. eta 5. pausuak egitean kontuan izan behar da ikasleak idatzi behar duen laukitxoak ez direla babestuta egon behar.


SLIDESHARE


Honi esker blog batean PDF bat sar daiteke eta hau liburu bat izango balitz bezala irakur daiteke. Lin-a ondorengoa da:


Bertan sartu eta erregistratu ondoren blog-ean sartu nahi dugun dokumentua bertara igo behar da. Igo ondoren Html kodigo bat sartzen du. Kodigo hau da gure blogean sartu behar duguna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario