2012/11/26

POST PROGRAMA Azken sarrera bezela, irakasgaiaren programa bat lantzea proposatu digu irakasleak. Berak esan bezala, interesgarria suertatuko da, izan ere, talde bakoitzak bere ikuspuntua izango baitu. Programa nolakoa den azaltzeko, kontzeptu mapa txiki bat egitea pesntsatu dugu. bisualagoa izango delako eta ulerterrazagoa.


12. saioa: AZKEN HAUSNARKETA

Azaroaren 26a, irakasgai honetako azken klasea. Blogak bukatu behar dira: egunerokoak bukatu behar dira, post-programa egin behar da eta beste taldeek egindako lana ebaluatu behar da.

Gu irailean blog honekin hasi ginenean oso galdurik sentitu ginela aitortu behar dugu. Taldekideok lehenago inoiz ez genuen blog bat idatzi. Laister ikasi genuen nola sortzen ziren orriak, linkak eta bideoak nola sartu e.a.

Ikasgai honetako gure burukomin handiena segituan etorri zen. Talde bakoitzak gai batzuk landu behar zituen. Guri ondorengoa egitea tokatu zitzaigun:
  • Komikiak egiteko Pixton programa trasteatu.
  • TIKetik TAKera mugimendua zer den ikusi.
  • Taldeko fitxan gure puntu fuertea sormena zela esan genuenez IKT eta artearen inguruko harremana landu behar genuen. 
Lan mordoa egiteko eta nondik hasi ez genekiela egon ginen pare bat astez. Gauza larregi genituen denen artean loturak egin behar izateko: Pixton, TIK-TAK eta Artea. Ez genuen ulertzen prozesuaren azkenenean sortu behar genuen esperientzia hori nola egin.Azkenean, irakaslearen laguntzarekin, beste blog batzuk ikusiz eta informazioa bilatuz tunelaren beste aldean argia ikusi genuen. Hiru kontzeptuen arteko loturak egitea lortu genuen esperientzia ezberdinak sortuz: Arte klase baterako balio dezakeen Excel joko bat, Pixtonekin eginiko komiki labur bat eta baliabide ezberdinak erabiliz eginiko bideo bat.

Ikasgai honetan baliabide berri pila bat ikasteko aukera izan dugu eta ezagutzen genituen batzuei ateratzen diegun etekina baino handiagoa atera ahal zaiela ikasi dugu.

Ikasgaian atera dugun ondorio nagusia IKTei ematen zaien erabilerari ematen diogun baino garrantzi handiagoa eman behar diogula da. Bizi garen gizarte honetan teknologiaz inguraturik gaude eta Hezkuntza ere errealitate honetara egokitu behar da. Gure bizitzaren, denbora asko igarotzen dugu telebista edo ordenagailu aurrean, mugikorrarekin edo bideo jokoekin. Gure denbora librearen zati handi bat teknologiari loturi dago. Jendearekin dugun harremanaren zati handi bat era birtual batean ematen da. Kontzientzia hartu behar dugu honek dakartzan ondorioez. Honela jarraituz gero etorkizunean teknologiak jan egingo gaitu eta ez gara gai izango jendearekin aurrez aurre komunikatzeko. IKTak era arduratsu eta kritiko batean erabiltzen ikasi behar dugu bai haur eta baita nagusiok ere eta lan honetan Hezkuntzak badu zer esana. Teknologia berriek gazteengan duten presentziaz baliaturik Hezkuntzak hauek erabili beharko lituzke bere ikasgaietan. Ezin dira gaiak txapa emanez azaldu, IKTek gaiak era dinamiko batean emateko aukera ematen dute eta Hezkuntza honetaz baliatu behar da.

Bukatzeko, hona hemen gaur Berria egunkarian gai honi buruz agertutako artikulu bat:

http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-12-02/037/001/pantailari_etengabe_lotuta.htm

Laburbilduz, irakasgai honetan gauza pila bat ikasi ditugu honetarako lan handia egin dugularik eta IKTein inguruan hausnarketarako aukera ere izan dugu.

11. saioa

Azaroak 19. modulu astea. Talde bakoitza bere modulu lana egiten aritu da.

10. saioa

Azaroaren 12a. Taldeek beren bloga aurkezten jarraitu dute.

1. taldeak bloga aurkeztu zuen. Lehenik Infografia zer den azaldu zuten. Informazioa biltzeko balio du, egunkari artikuluak idazteko e.a. Ondoren Eduglogster-az aritu ziren. Kartel eta posterrak egiteko balio du. Hori bai, online bakarrik erabil daiteke. Azkenik, Wordle zer den azaldu zuten. Hitz multzoak konbinatuz sloganak e.a. egiteko balio du.

 2. taldea gurea izan zen. Aurkezpena nahiko ongi atera zitzaigula esan daiteke. Hona hemen aurkezpenean erabilitako materiala.


Excel jokoa:



Guk sortutako bideoa:


Pixton-ekin sortutako komikia:

3. taldeak gelako beste blog guztien eboluzioa jarraitu du. Hau bideo batean ikusteko aukera izan genuen. Hona hemen beraien blog-a:
Talde honek Sekuentzia Didaktiko bat egin dute 'Teknologia Berriak Lehen Hezkuntzan' deiturikoa. Azalpen honetan interesgarria izan zen Ingurune ikasgairako aurkeztu ziguten web-a: www.sterra.net/es/.

2012/11/10

9. saioa

Azaroaren 5a. Taldeak beraien blog-ak aurkezten hasi dira.

1. taldeak <a href="http://kenpaa4.blogspot.com.es/"></a> bloga aurkeztu digu. Honakoei buruz aritu dira:

  • Sare sozialak: existitzen diren mota ezberdinak, hezkuntzan erabili behar diren ala ez...
  • Wikiak.
  • Dropbox: fitxategiak gordetzeko lekua.
  • Blog-ak.
Interesgarria iruditu zaigu ezagutzen ez genituen gauza askori buruz aritu direlako.

2. taldeak http://xaitaioi.blogspot.com.es/ blog-a aurkeztu du. Honi buruz hitz egin dute:

  • Kulturmapp: mobilerako gida birtuala.
  • Eskola 2.0.
  • Mugikorrak eskolan: zein adinekin sartu ikasleak IKT-etan
  • Blogak eskolan.

Hau ere interesgarria iruditu zaigu. Ezagutzen ez genituen aplikazio batzuen berri eman digute eta hausnarketarako pare bat gai atera dira. Gainera urte batzuk barru teknologiak gure gizartea nola menperatuko duen adierazten duen bideo bat jarri digute.

Azken taldeak http://laurokbat.blogspot.com.es/ blog-a aurkeztu du. Honakoari buruz aritu dira:

  • Power Point: aurkezpena bideo baten bidez egin dute. Hemen Javier Abad eta Ken Robinson aipatu dituzte.
  • Prezi
  • Arbel digitala.
Interesgarria izan da. Power  Pointa erabili arren gauza pila bat egin daitezkeela ikasi dugu. Aplikazio berriak ezagutzeko eta arbela digitala erabiltzeko aukera izan dugu.

Orokorrean aurkezpenak interesgarriak izan dira gauza berriak ikasteko aukera izan dugulako.

8. saioa

Urriak 29, 8. klasea. Irakaslea ez zen klasera etorri eta aurkezpen eguna hurbiltzen ari dela ikusirik orainarte egindakoa birpasatu genuen zer geratzen zen ikusteko. Sarrera batzuetan etiketak sartzea falta zen, interneten bilatu dugun informazioa PDFak e.a. gure blogean nola txertatu zitezkeen begiratu, EXcel-a zer den azaldu, jokoa bukatu eta sormena eta artea lotzen dituen bideoa egin. Klasea egindako lana birpasatzen eta bukatzeko zeudenak bukatzen eman genuen.

2012/10/29

7. saioa

Pasa den astean, urriaren 22an, IKT-ko 7. saioa izan genuen. Nahiz eta hasieran pixka bat galduta egon, bagoaz pixkanaka gaiak eta zereginak argitzen.

Esan beharra dago gaurko saioa nahiko eraginkorra izan dela. Egin beharrekoaren ideia badaukagu buruan, eta taldekide bakoitzak lan ezberdinak egiten aritu da praktika osoan zehar.

Alde batetik, artearen aldetik, hezkuntza artistikoaren inguruan aritu gara informazio bila. Interneten trasteatzen ibili ondoren, gauza interesgarriak aurkitu ditugu. Bertan hainbat baliabide artistiko aurkitu ditugu hezkuntzan eta eskolan erabiltzeko, eta hauen bidez hezteko.

Hauek guztiak honako link-an topatu ditzakezue: KLIK

Ideia hau oso garrantzitsua iruditu zaigu, irakasteko aukera polita delako, eta haurrek ikasten duten bitartean, aldi berean ondo pasa dezaketelako, modu dinamiko eta agian eraginkor batean, kreatibitatea bultzatuz.



Bestalde, "TIC eta TAC"-en inguruan ere jarraitu dugu informazioa bilatzen eta hainbat jarduera burutu ditugu. Hasteko, "pixton" programaren erabilera sakonduz, jarraitu dugu egin behar dugun gai honi buruzko ideiak ematen, eta komiki bat egin dugu honen guztiaren laburpena islatzen duena.


Azkenik, "TAC"-aren argibide gisa, teknologiaren bitartez hezteko, Excel-en irudi eta musikarekin egindako joku antzeko bat sortu dugu. Honen bitartez, eraikin, margolan, musika eta hainbat elementu artistikoren izena eta egilea ikastea posible egiten da liburuen aurrean egotearen beharra izan gabe.

 Klasearen bukaeran, "la educacion prohibida" pelikularen zati bat ikusi genuen. Hona hemen pelikula honen link-a: http://www.educacionprohibida.com/pelicula/que/

Amaitzeko, hitz magikoak: wikia, psikologia, aldaketa, tic-tac, sare sozialak, PPT, dinamikoa, erlajazioa, logurie, lehiaketa, Pixton, ideiak, logurea, tximeleta, por fin, ausardia, pedagogia, etiketa, ekarpena.

2012/10/15

6. saioa

Gaur, urriak 15, 6. saioa izan dugu. Bertan, talde bakoitzak orainarte egindako lanari buruzko aurkezpen txiki bat egin du klasearen aurrean.. Bakoitzaren bloggaren atalak azaldu ditugu, baita egin beharrekoak ere. Horrela bakoitzak bere lanarekin nola doan ikusteko aukera eduki dugu, eta zalantzaren bat izatekotan, irakasleak argibideak eman dizkigu.

Honen ondoren, bakoitzak bere lanarekin jarraitu du, eta irakasleak talde guztiengana aurreratu da aurkezpenak egiteko datak ipintzeko eta zalantzak argitzeko.

Gaur egin dugun lanaren inguruan, "Pixton" programan aritu gara trasteatzen, honi buruzko informazioa bilatuz eta zelan erabiltzen den ikasiz. Horrela, aurrerago komiki bat zelan egin jakiteko.

Bestalde, beste taldekideek "de TIC a TAC" gaiarekin jarraitu dute, eta honekin erlazionatutako artikulu bat aurkitu dute "convertir las TIC en TAC" deiturikoa. Hau ulertzeko errezena izan da, eta gaztelaniatik euskarara itzuli dugu. Hona hemen orrialde honen linka:
http://padresonones.es/noticias/ampliar/911/convertir-las-tic-en-tac


Azkenik, "Pixton" programa erabiltzen hasi gara, eta gauzak frogatuz joan gara. Zenbait aldiz frogatu ostean hau izan da lortutako azken emaitza:



5. saioa

Pasa den astean, urriak 8, 5. saioa eduki genuen. Blogarekin jarraitzeko, lana taldekideen artean banatu genuen. Batzuk egunerokoa egiten zuten bitartean, besteek egin beharreko gaiari buruz informazioa bilatu eta sarrerak egiten jardun zuten. Bertan, "de TIC a TAC" delako informazioa irakurri genuan eta horren inguruko hausnarketa bat idatzi genuen. Horri buruzko bideo bat ere topatu genuen, eta interesgarria iruditu zitzaigun hori ere argitaratzea.

Irakaslea taldew guztiengana hurbildu zen bakoitzaren lana ikustearren, eta genituen zalantza edo zailtasunak konpontzen lagundu zigun.

Lana pixkanaka argiago ikusten ari dugu, nahiz eta hasieran nahaste bat iruditu zitzaigun. Izan ere, oraindik ez dugu oso argi nola bideratu behar dugun lana, beraz, informazio eta ideia guztiak behin bilduta, dena ordenean jartzeari ekingo diogu.

2012/10/08

4. saioa

Urriak 1ean 4. saioa euki genuen, baina saio hau ez zan besteak modukoak, izan ere, DILAN astea izan zen eta klasean irakasleak honiburuzko metodologiaren azalèna eman zigun. aste hau, proiektuetan oinarrityutako lan bat egiteko izan zen. Lan hau ondarearen ingurukoa izan behar da baina, honi buruzko informazio asko ezin dugu eman taldeak modu desberdin batean antolatuta daudelako.

3. saioa

Irailaren 24an egin genuen hirugarren saioa. Honetan, talde bakoitzak bere bloga aurkeztu zuen eta bakoitzari kritika konstruktibo bat egin zitzaion.

Hona hemen gehien gustatu zitzaigun gelakide batzuen blogga:

http://marigorringoperez.blogspot.com.es/

  Hau egin ostean, irakaskuntza kolaboratiboa lantzeko honako hau landu genuen:


Argazkian ikus daitekeen moduan, bideoa ikusten genuen bitartean, gure klasekideek ipuina irakurtzen zuten. Zenbaitetan zailtasunak egon ziren, kontakizuna eta irudiak bat ez zetozelako, baina garrantzitsuena ipuinaren esanahia ulertzea izan zen, eta horretan ez genuen arazorik izan. Bideoak irauten dituen sei minutu eta segundugutxi horiek pasa ondoren, talde bakoitzak proiektu bat egin behar genuela azaldu zigun. Honela, talde bakoitzari gai baten inguruan jardun eta ikertu behar zuela esan zigun, eta ikerketa horiek blogeko atal batean argitarako beharko genituela. Guri egokitu zitzaigun gaia Arte eta Hezkuntza izango da, eta blogeko ``Arte eta Hezkuntza´´ atalean arkitu ahal izango duzue gure ikerketeran berri.

Lana hau zaila izango zelakoan, laguntza moduan, honako testu hau interesgarri suertatuko zitzaigula esan zigun. Testuaren izena ``de Tic a Tac´´ da. Testuaren ideiak blogeko `` IKT baliabideak´´ apartadoan topatu ahal izango dezue.

Amaitzeko hitz magikoak: jupi, imajinazioa, Frederick, barregarria, inprobisatu, funtzioak, motibazioa, errusiar mendiak, ipuina, interesgarria, ikaskuntza kolaboratiboa, zailtasunak, erabilpenak, kreatibitatea, metafora, indagatu, irudiak, pinguinoak, musika, koloreak, zuzenketak, berria, bideoak, konfiantza.

2012/09/24

2. saioa

Irailaren 17an, bigarren klase eguna izan genuen. Egun honetarako talde bakoitzak fitxa egina ekarri behar zuen. Honi, hausnarketa txiki bat gehitu genion IKTei buruz dugun ezagutzaren inguruan, zer nolako tresnak erabiltzen ditugun, zertarako erabiltzen ditugun, eta abar.

Ondoren, talde bakoitzak bere burua aurkeztu zuen gelakideen aurrean fitxan jarritakoa eta hausnarketa komentatuz.

Azkenik, irakasleak blog bat nola sortu azaldu zigun. Horretarako blog batek dituen atalak, diseinua, etiketak, irudiak eta bideoak nola txertatu eta abar azaldu zigun. Oinarrizko ezagupen hauek ikusi ondoren, talde bakoitzak bere bloga egiteari ekin zion.


2012/09/23

1. saioa

Irailaren 10ean lehen klase eguna izan genuen. Klase horretan irakasleak bere burua aurkeztu eta ikasgai honen nondik norakoak azaldu zizkigun. Berak idatzitako blogean agertzen diren gauzei buruzko azalpena eman zigun informazio guztia hemen izango baitugu.

Ondoren, lanean hasi aurretik indarrak hartzeko kantu bat jarri zigun eta guk zutik begiak itxita kantua entzun genuen.



"Musika entzunez gelatik irtengo gara". 

Kantuak emandako energia positiboaz baliatuz ikasgaian lanak egiteko taldeak osatu genituen eta lehen ariketa egiteari ekin genion. Bakoitzak ikasketarako dituen bost erresistentzi eta bost balore aukeratu behar izan zituen zerrenda batetik eta ondoren bost hoietatik erresistentzia eta balore batekin geratu behar zen.

Klasea bukatzeko irakasleak taldeko fitxa bat egin behar genuela esan zigun eta guk hautatutako erresistentzia eta balorea hor jarri behar genituela.