ARTEA ETA IKT



HEZKUNTZA SISTEMA ETA TEKNOLOGIA 

Gaur egungo gizartea gehienbat teknologian oinarritzen dela zalantzan jartzerik ez dago. Eguneroko bizitzan teknologiaren beharra dugu bai lanean edo ekintza ezberdinetan. 

Aldaketa honen ondorioz, belaunaldi honetan jaiotako haurrak natibo digitalak dira, ez dute bizitzarik ezagutu mugikor, ordenagailu edo internetik gabe. Nahiz eta gizartea eta teknologia aurrera doazen eskutik helduta, arazoa hezkuntza sisteman dago. 

Hezkuntza sisteman teknologia berri hau sartu egin nahi da baina gakoa nola sartu edo zer erabilpen ematen zaion. Ongi dago teknologi berriak hezkuntzan txertatzea baina, gauzak orainarte bezala egiteko? 







TIC-AK TAC BIHURTU

Gaur egungo haur eta nerabeak interaktiboak dira. Askotan ordenagailu edo mugikorren bat erabiliz ikasi, jolastu edo erlazionatzen dira.

Hau errealitate bat da eta gurasoek onartu egin behar dute. Haurrek teknologiekiko duten interesaz baliatu behar dira gurasoak gauzak irakasteko eta balore batzuk indartzeko.

Ez da onartu behar ordenagailu aurrean orduak pasatzea. Ordenagailu aurrean pasatzen den denbora, ikusten diren edukiak eta teknologia berriei ematen zaien erabilpena kontrolatu behar dute gurasoek. TIC-ak TAC bihurtzen lagundu dezakete. Hauek duten izaera formatiboaz baliatuz interesa piztu behar da haurrengan.

Haur eta nerabeek teknologia berriak hezkuntzarako tresna bezala erabil ditzaten lortu behar da. Sormena, tolerantzia, errespetua eta aisialdi arduratsua suposatzen duten ohiturak sustatu behar dira era dibertigarri eta erakargarri batean.

Egin behar den lehen gauza gaur eguneko gazteek TIC-ekin duten erlazioa ezagutzea da:

  • Erlazionatzeko era berri bat dute: pantailek isolatu egiten dituztela badirudi ere, ez da ahaztu behar gazte gehienek interneta erabiltzen dutela komunikatzeko.
  • "Multitodo" gazteak dira: erabil ditzaketen herramienta gehienek funtzio asko dituzte eta aldi bereak funtzio bat baino gehiago bete ditzakete. Hau dela eta orain arte erabiltzen ziren liburu eta materialak aspergarriak direla pentsa dezakete eta haiekin gauza bat bakarrik egin daitekeela.
  • Mobilizatzen eta elkarreragiten duten belaunaldi bat da: edozein lekutan eta momentutak komunikatu daitezke aparatu elektroniko berriei esker.
  • Autodidaktak dira: gehienek teknologia erabiltzen bere lagunen bitartez ikasten dute.
  • Bere denbora librearen zati bat digitala da bai jolasteko eta bai komunikatzeko.
  • Pazientzia gutxikoak dira: internetak eta mugikorrak berehalakotasuna eskeintzen die.


 Guzti hau kontutan izan behar da teknologi berriak ikasteko teknologi bihurtzeko.

Egin behar den lehen gauza arriskuak kontrolatzea da. Teknologi berriak erlazionatzeko edo denbora librea betetzeko modu bakarra izatea ekidin behar da. Pantailaren aurrean pasatzen den denbora beste aktibitate eta erlazioekin konpartitu behar da.

Mundu eta lagun birtualak errealekin ez nahasten lagundu behar zaie. Sarean identitate eta intimitatearen errespetuak duten garrantzia azaldu behar zaie.

Hau egin ondoren teknologi berriek ematen dituzten aukerak aprobetxatu behar dira. Teknologia formakuntzarako eta ikasteko erabil ditzaten lortu behar da. Edukien kontsumitzaileez gain hauen sortzaile izan daitezke.

Honek duen abantaila ikaskuntzan hobetzen laguntzen dutela da. Eskoletan arbela digitalak erabiltzen dira eta etxean interneta erabiliz museoak, herrialdeak e.a. bisitatu daitezke.

TIC-ak TAC bihurtzeko gurasoen lana oso garrantzitsua da: denbora eta edukiak kontrolatu behar dituzte. Errealitate honetan parte hartu behar dute eta bere seme alaben munduaren parte izan behar dira.


                PIXTON PROGRAMA

Artea Eta Iktaren inguruko gure ikerketan aurrera goaz, ikus dezakezuen moduan. Jakin badakigu artea oso eremu zabal bat dela. Belaunaldiz belaunaldi, arteak definizio ugari izan ditu, garai bakoitzeko gizartearen ezaugarrien baitan.

Gaur egun, artea edonon aurki dezakegu, kalean, liburuko marrazkietan, gure sentimenduak adieraztean, uniko apunteetan…


Oraingoan, ordea, komikien inguruan arituko gara. Komikiak ere, artea dira. Hauen bidez gure ideiak, sentimenduak, bizipenak… azal ditzakegu, eta noski, asialdirako bakarrik ez, hezkuntzarako ere oso baliagarriak eta hezigarriak gerta litezke.

Programak, komikiak dohainik eta online egiteko aukera ematen digu. Erraztasun handiz eta aukera anitzekin sor daitezke pertsonaiak, beren gestuak, eszenatokia , binetetan gehituko nahiko genituzkeen elementuak. Elementu guztiak tamainaz alda daitezke edo pertsonaiek zein objetuen aurrekalde edo atzekaldean jarri. Gainera, pertsonaien mugikortasuna modu erraz batean egin daiteke.

Honez gainera, Pixtonek hiru aukera desberdin eskeintzen dizkigu: aisialdirako, enpresetarako eta eskoletarako. Guk, noski, azken honetan jarri dugu arreta.

Hasteko, Pixton programaren aurkezen bideo bat utziko dizuegu:


Pixtonek kode bisual eta linguistiko hezigarriak egiteko balio du.

Hiru formatu desberdin topa ditzakegu:

  1. Komiki azkarra: Lehen hezkuntzako ikasleek erabiltzeko aproposa da. Ezaugarri gehienak ipinita daude, beraz, ikasleak egin behar duen gauza bakarra elkarrizketa jartzea da da. Modu honetan . ikasleak narrativa, gertakarien segida eta denboraren nozioa ulertuko ditu.

  2. Komiki normala: hezkuntza maila desberdinetarako da, zabalagoa, alegia. Kasu honetan pertsonaia eta euren ezaugarreiak hautatu daitezke, baita eszena, koloreak... etb. Bai irakasleek baita ikasleek ere, eszena egoera desberdinetan sortu ditzakete beren istoriak, erabilpen ugari eskainiz.

  3. Formatu handia: Biñeta handiak egiteko aukera ematen du. Formatu hau oso baliagarria da mezu labur eta zuzenetarako. Irakasleek zein ikasleek erabil dezakete.

  ANIMATU, BERAZ, ZEUON ESKOLETAN ERABILTZERA!

 HEZKUNTZA ARTISTIKOA

Interneten trasteatzen eta inspirazio bila genbiltzan bitartean, interesgarria iruditu zaigun Slideshare- eko presentazio bat topatu dugu Power point modukoa. Bertan Hezkuntzat artistikoa eta ikus kulturaren didatikaren inguruko azalpen bat ematen da. Guru proiektuarekin zerikusia handia duela pentsatu dugu eta horregatik zuekin, gonazpizaleok, konpartitzea gustatuko litzaiguke!



ORDENAGAILUAK MINTZA LAGUN


Irudi honen bitartez ikus dezakegu nola teknologien erabilera desegokiarekin ordenagailua zein gainontzeko teknologia berriak, mintza lagun bilakatzen zaizkigun. Jakin behar dugu teknologia berriak komunitkatzeko (TIC) bakarrik ez, ikasketarako ere balio duela (TAC). Baina baditu ere beste hainbat baliabide ere. Internetarekin informazioa klik batean eskura dezakegu, etxetikirten gabe urrun dauden lekuak mapa eta argazki bidez bixita ditzakegu!


EZ AHAZTU TEKNOLOGIA BERRIEK AUKERA MORDOA ESKAINTZEN DIGUTELA! iZAN SRTZAILE ETA JASOTZAILE!


EXCEL PROGRAMA

  Excel programa, gaur egun oso erabilgarria da. Microsoft office-ko programa guztietariko bat da eta kalkulu-orriaren funtsa du, batik bat.
Esan bezala, gauza askotarako erabiltzen den programa da Excel. Garrantzitsuenen artean, beste programak sortu eta diseinatzeko balio du. Horrez gain, zenbaketak egiteko ere erabilgarria da, eta zenbaki-taulak egin daitezke, horien bidez eragiketak egiteko modu eraginkor eta azkar batean.




TICetik TACera

Tic eta Tac-ei buruzko informazio gehiago izateko dokumentu interesgarri hau bilatu dugu.





GUK SORTUTAKO BIDEOA 




No hay comentarios:

Publicar un comentario