Taldea

Kaixo Gonazpizaleok!!

Atal honetan gure talde zoragarriaren innguruko informazioa ikusi ahal izango duzue. Nongoak garen, zenbat urte ditugun, zeintzuk dira gure hobbie- ak, gure IKT ezagutzak eta askoz gehiago!!

Lehenik eta behin Agurne dugu. Agurne Lekeition bizi da eta 33 urte ditu. IKTko hainbat ezagutza ditu izan ere, Informatika Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikaria da eta baliabide Teknologiko askoren ezagutza erabiltzailea da. Bere denpora librea lagunekin ematen du.

Bigarrenik, Maria dugu Donostiako kidea. Mariak 19 urte ditu eta zehazki Gros-eko auzoan bizi da Staff dantzalekutik oso gertu. IKTko oinarrizko ezagutza du lagunekin hitz egiteko, unibertsidadeko lanak egiteko... bere denpora librea lagunekin pasatzen du eta musikan munduan ere sarri ibiltzen da.

Ondoren beste Gipuzkoar bat dugu Emaldi anderea. Emaldik ere 19 urte ditu eta Pasaia Donibanen bizi da.IKTko oinarizko ezagutza du lagunekin harremanetan egoteko, bidaiak antolatzeko... eta orokorrean aisialdirako. bere denbora librea lagunekin eta arraunean (AUPA SAN JUAN!!!) ematen du. Gainera arraunlaria ez ezik musikaria ere bada eta edozein txokotan kantatzen hasiko zaizu.

Jarraian Itxaso dugu, hirugarren Gipuzkoarra.. 21 urte ditu eta Elgoibartarra da. IKtko oinarrizko ezagutzak ditu lagunekin hitz egteko, informazioa bilatzeko, albisteak irakurtzeko... Bere denbora librean lagunekin sarri egoten da eta  futbolean aritzen da Elgoirbarko kirol elkartean.

Amaitzeko Ane dugu, taldeko gazteena eta bigarren BIzkaitarra. Ane naskatuta dago bere herriko hegazkinen burrunbak entzuteaz, izan ere, bera Loiutarra da. gurasoekin eta bere ahizpa bikiarekin bizi da. IKTko oinarrizko ezagutza du bre lagunekin hitz egiteko.... bere denbora librean ere lagunekin egoten da eta euskal dantzak egiten ditu Erandiko Goialde dantza taldean.

Hauxe da beraz geure talde aparta. esan beharra dago geure berezitasunen artean euskalki aberastasuna dela nagusi. Hala ere geure arteko komunikazioa guztiz zuzena eta ulergarria da.

Muxu bero bat Leioako magisteritza eskolatik!!

                                                                                                           Gonazpikue taldea.

PD: Opari bezela hemen duzue gure guztkoa den talde bizkaitarraren abesti bat:

No hay comentarios:

Publicar un comentario