2012/11/10

9. saioa

Azaroaren 5a. Taldeak beraien blog-ak aurkezten hasi dira.

1. taldeak <a href="http://kenpaa4.blogspot.com.es/"></a> bloga aurkeztu digu. Honakoei buruz aritu dira:

  • Sare sozialak: existitzen diren mota ezberdinak, hezkuntzan erabili behar diren ala ez...
  • Wikiak.
  • Dropbox: fitxategiak gordetzeko lekua.
  • Blog-ak.
Interesgarria iruditu zaigu ezagutzen ez genituen gauza askori buruz aritu direlako.

2. taldeak http://xaitaioi.blogspot.com.es/ blog-a aurkeztu du. Honi buruz hitz egin dute:

  • Kulturmapp: mobilerako gida birtuala.
  • Eskola 2.0.
  • Mugikorrak eskolan: zein adinekin sartu ikasleak IKT-etan
  • Blogak eskolan.

Hau ere interesgarria iruditu zaigu. Ezagutzen ez genituen aplikazio batzuen berri eman digute eta hausnarketarako pare bat gai atera dira. Gainera urte batzuk barru teknologiak gure gizartea nola menperatuko duen adierazten duen bideo bat jarri digute.

Azken taldeak http://laurokbat.blogspot.com.es/ blog-a aurkeztu du. Honakoari buruz aritu dira:

  • Power Point: aurkezpena bideo baten bidez egin dute. Hemen Javier Abad eta Ken Robinson aipatu dituzte.
  • Prezi
  • Arbel digitala.
Interesgarria izan da. Power  Pointa erabili arren gauza pila bat egin daitezkeela ikasi dugu. Aplikazio berriak ezagutzeko eta arbela digitala erabiltzeko aukera izan dugu.

Orokorrean aurkezpenak interesgarriak izan dira gauza berriak ikasteko aukera izan dugulako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario