2012/11/26

12. saioa: AZKEN HAUSNARKETA

Azaroaren 26a, irakasgai honetako azken klasea. Blogak bukatu behar dira: egunerokoak bukatu behar dira, post-programa egin behar da eta beste taldeek egindako lana ebaluatu behar da.

Gu irailean blog honekin hasi ginenean oso galdurik sentitu ginela aitortu behar dugu. Taldekideok lehenago inoiz ez genuen blog bat idatzi. Laister ikasi genuen nola sortzen ziren orriak, linkak eta bideoak nola sartu e.a.

Ikasgai honetako gure burukomin handiena segituan etorri zen. Talde bakoitzak gai batzuk landu behar zituen. Guri ondorengoa egitea tokatu zitzaigun:
  • Komikiak egiteko Pixton programa trasteatu.
  • TIKetik TAKera mugimendua zer den ikusi.
  • Taldeko fitxan gure puntu fuertea sormena zela esan genuenez IKT eta artearen inguruko harremana landu behar genuen. 
Lan mordoa egiteko eta nondik hasi ez genekiela egon ginen pare bat astez. Gauza larregi genituen denen artean loturak egin behar izateko: Pixton, TIK-TAK eta Artea. Ez genuen ulertzen prozesuaren azkenenean sortu behar genuen esperientzia hori nola egin.Azkenean, irakaslearen laguntzarekin, beste blog batzuk ikusiz eta informazioa bilatuz tunelaren beste aldean argia ikusi genuen. Hiru kontzeptuen arteko loturak egitea lortu genuen esperientzia ezberdinak sortuz: Arte klase baterako balio dezakeen Excel joko bat, Pixtonekin eginiko komiki labur bat eta baliabide ezberdinak erabiliz eginiko bideo bat.

Ikasgai honetan baliabide berri pila bat ikasteko aukera izan dugu eta ezagutzen genituen batzuei ateratzen diegun etekina baino handiagoa atera ahal zaiela ikasi dugu.

Ikasgaian atera dugun ondorio nagusia IKTei ematen zaien erabilerari ematen diogun baino garrantzi handiagoa eman behar diogula da. Bizi garen gizarte honetan teknologiaz inguraturik gaude eta Hezkuntza ere errealitate honetara egokitu behar da. Gure bizitzaren, denbora asko igarotzen dugu telebista edo ordenagailu aurrean, mugikorrarekin edo bideo jokoekin. Gure denbora librearen zati handi bat teknologiari loturi dago. Jendearekin dugun harremanaren zati handi bat era birtual batean ematen da. Kontzientzia hartu behar dugu honek dakartzan ondorioez. Honela jarraituz gero etorkizunean teknologiak jan egingo gaitu eta ez gara gai izango jendearekin aurrez aurre komunikatzeko. IKTak era arduratsu eta kritiko batean erabiltzen ikasi behar dugu bai haur eta baita nagusiok ere eta lan honetan Hezkuntzak badu zer esana. Teknologia berriek gazteengan duten presentziaz baliaturik Hezkuntzak hauek erabili beharko lituzke bere ikasgaietan. Ezin dira gaiak txapa emanez azaldu, IKTek gaiak era dinamiko batean emateko aukera ematen dute eta Hezkuntza honetaz baliatu behar da.

Bukatzeko, hona hemen gaur Berria egunkarian gai honi buruz agertutako artikulu bat:

http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-12-02/037/001/pantailari_etengabe_lotuta.htm

Laburbilduz, irakasgai honetan gauza pila bat ikasi ditugu honetarako lan handia egin dugularik eta IKTein inguruan hausnarketarako aukera ere izan dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario