2012/10/15

5. saioa

Pasa den astean, urriak 8, 5. saioa eduki genuen. Blogarekin jarraitzeko, lana taldekideen artean banatu genuen. Batzuk egunerokoa egiten zuten bitartean, besteek egin beharreko gaiari buruz informazioa bilatu eta sarrerak egiten jardun zuten. Bertan, "de TIC a TAC" delako informazioa irakurri genuan eta horren inguruko hausnarketa bat idatzi genuen. Horri buruzko bideo bat ere topatu genuen, eta interesgarria iruditu zitzaigun hori ere argitaratzea.

Irakaslea taldew guztiengana hurbildu zen bakoitzaren lana ikustearren, eta genituen zalantza edo zailtasunak konpontzen lagundu zigun.

Lana pixkanaka argiago ikusten ari dugu, nahiz eta hasieran nahaste bat iruditu zitzaigun. Izan ere, oraindik ez dugu oso argi nola bideratu behar dugun lana, beraz, informazio eta ideia guztiak behin bilduta, dena ordenean jartzeari ekingo diogu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario