2012/10/29

7. saioa

Pasa den astean, urriaren 22an, IKT-ko 7. saioa izan genuen. Nahiz eta hasieran pixka bat galduta egon, bagoaz pixkanaka gaiak eta zereginak argitzen.

Esan beharra dago gaurko saioa nahiko eraginkorra izan dela. Egin beharrekoaren ideia badaukagu buruan, eta taldekide bakoitzak lan ezberdinak egiten aritu da praktika osoan zehar.

Alde batetik, artearen aldetik, hezkuntza artistikoaren inguruan aritu gara informazio bila. Interneten trasteatzen ibili ondoren, gauza interesgarriak aurkitu ditugu. Bertan hainbat baliabide artistiko aurkitu ditugu hezkuntzan eta eskolan erabiltzeko, eta hauen bidez hezteko.

Hauek guztiak honako link-an topatu ditzakezue: KLIK

Ideia hau oso garrantzitsua iruditu zaigu, irakasteko aukera polita delako, eta haurrek ikasten duten bitartean, aldi berean ondo pasa dezaketelako, modu dinamiko eta agian eraginkor batean, kreatibitatea bultzatuz.



Bestalde, "TIC eta TAC"-en inguruan ere jarraitu dugu informazioa bilatzen eta hainbat jarduera burutu ditugu. Hasteko, "pixton" programaren erabilera sakonduz, jarraitu dugu egin behar dugun gai honi buruzko ideiak ematen, eta komiki bat egin dugu honen guztiaren laburpena islatzen duena.


Azkenik, "TAC"-aren argibide gisa, teknologiaren bitartez hezteko, Excel-en irudi eta musikarekin egindako joku antzeko bat sortu dugu. Honen bitartez, eraikin, margolan, musika eta hainbat elementu artistikoren izena eta egilea ikastea posible egiten da liburuen aurrean egotearen beharra izan gabe.

 Klasearen bukaeran, "la educacion prohibida" pelikularen zati bat ikusi genuen. Hona hemen pelikula honen link-a: http://www.educacionprohibida.com/pelicula/que/

Amaitzeko, hitz magikoak: wikia, psikologia, aldaketa, tic-tac, sare sozialak, PPT, dinamikoa, erlajazioa, logurie, lehiaketa, Pixton, ideiak, logurea, tximeleta, por fin, ausardia, pedagogia, etiketa, ekarpena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario