2012/10/15

6. saioa

Gaur, urriak 15, 6. saioa izan dugu. Bertan, talde bakoitzak orainarte egindako lanari buruzko aurkezpen txiki bat egin du klasearen aurrean.. Bakoitzaren bloggaren atalak azaldu ditugu, baita egin beharrekoak ere. Horrela bakoitzak bere lanarekin nola doan ikusteko aukera eduki dugu, eta zalantzaren bat izatekotan, irakasleak argibideak eman dizkigu.

Honen ondoren, bakoitzak bere lanarekin jarraitu du, eta irakasleak talde guztiengana aurreratu da aurkezpenak egiteko datak ipintzeko eta zalantzak argitzeko.

Gaur egin dugun lanaren inguruan, "Pixton" programan aritu gara trasteatzen, honi buruzko informazioa bilatuz eta zelan erabiltzen den ikasiz. Horrela, aurrerago komiki bat zelan egin jakiteko.

Bestalde, beste taldekideek "de TIC a TAC" gaiarekin jarraitu dute, eta honekin erlazionatutako artikulu bat aurkitu dute "convertir las TIC en TAC" deiturikoa. Hau ulertzeko errezena izan da, eta gaztelaniatik euskarara itzuli dugu. Hona hemen orrialde honen linka:
http://padresonones.es/noticias/ampliar/911/convertir-las-tic-en-tac


Azkenik, "Pixton" programa erabiltzen hasi gara, eta gauzak frogatuz joan gara. Zenbait aldiz frogatu ostean hau izan da lortutako azken emaitza:



No hay comentarios:

Publicar un comentario